Zure etxean gozatzen duzu, esperientziak bizitzen dituzu, atseden hartzen duzu, eta, gero eta gehiago, telelana egiten duzu. Horregatik, zuk inork baino hobeto dakizu nola izan daitekeen are hobea.
Bertako erosotasuna eta ongizatea indartu nahiko zenituzke? Zure energia-kontsumoa murriztu nahi duzu eta etxe efizienteagoa eduki?
Orduan, utz iezaguzu zuri laguntzen zure etxearen bertsiorik onenaz gozatu ahal izan dezazun.
ERABERRITZEKO ARRAZOIAK
Zure etxebizitza birgaitzeko arrazoi asko daude:
ENERGIAREN KOSTU HANDIA
Udan, asko ordaintzen duzu etxea hozteagatik, eta, neguan, berotzeagatik.
Argi-instalazioa zaharra da, eta ez oso efizientea.
EROSOTASUN-FALTA
Airea leihoetatik sartzen da.
Ezin duzu zure etxebizitza berotu edo hoztu.
OSASUNA
Zure ustez, zure etxeak ez du isolamendurik, eta hotza pasatzen duzu bertan.
Giroan hezetasun-sentsazioa duzu.
JABETZAREN BALIOA
Alokatzen zaila da, aldaketak behar dituelako.
BIZITZA-PROIEKTUAK
Zure pisua zaharkituta dago, eta pisuaren egoera ez da bizitzeko egokia.
ENERGIA-EFIZIENTZIARIK EZA
Zure etxebizitzak energia asko kontsumitzen du, eta gustatuko litzaizuke haren mende ez egotea.
ONURAK
Hauek dira onura nagusiak zure etxebizitza birgaitzea erabakitzen baduzu:
OSASUN HOBEA
ENERGIA-EFIZIENTZIA HANDIAGOA
INBERTSIOAREN ITZULKETA
EROSOTASUN HANDIAGOA
JASANGARRITASUN HANDIAGOA
JABETZAREN BALIO HANDIAGOA
Birgaitzeak osasuna hobetzen
eta gure etxearen erosotasuna, bizigarritasuna
eta erabilgarritasuna handitzen laguntzen du.
Gure aurrezkian
ere eragina du,
gastu energetikoa murrizten eta higiezinaren balioa
handitzen baitu.
ADIBIDE PRAKTIKOA
Nire etxebizitza eraberrituz gero, zein dira kostuak eta zer laguntza lor ditzaket?
LUIS (AITA EZKONGABEA ALABA BATEKIN)
1970eko eraikin bateko nire jabetzako etxebizitza batean bizi naiz. Hotz handia pasatzen dugu, leihoak zaharrak direlako (aluminiozko leiho lerragarriak).
Gure pisua berotzea edo hoztea ezinezkoa da; batez ere, logelak, oso iluna den atzeko patiora ematen dutelako. Erosotasun handiagoa eta energia-gastu txikiagoa nahi ditugu.
Nire hiriko Arkitektoen Elkargoko Birgaitze Aholkularitzako Bulego batera joan naiz laguntza eske. Azkenean, arkitekto bat kontratatu dut: Belen.
Etxea bisitatu, neurriak hartu eta bertako energia-efizientzia aztertu ondoren eta gure aukera ekonomikoak kontuan hartuta, Belenek etxeko leiho guztiak aldatzeko eta atzeko patiora ematen duten paretak barrualdetik isolatzeko gomendatu dit.
Arkitektoak esan dit horri esker etxearen energia-efizientzia hobetuko dela eta kontsumoa % 32 murriztuko dudala. Hartara, etxebizitzen 4. programako laguntzak eskatu ahal izango ditut, eta zerga-kenkariak eskuratu:
Nire eraberritzearen kostuak
KOSTUA
(BEZ BARNE)
Leihoen aldaketa
4.235 €
Pareten isolamendua
2.057 €
Aholkularitza, txostenak eta dirulaguntzen kudeaketa
968 €
SUBTOTALA
7.381 €
Lizentzia (ez da diruz laguntzen, eta ez dauka BEZik)
Zure etxebizitza eraberritzean, hauek dira hobetu ditzakezun alderdi nagusiak:
Leihoak eta pertsianak
Isolamendu termikoa eta akustikoa
Instalazio elektrikoa
Energia berriztagarriak (eguzki-plakak, pellet, aerotermia…)
Argiztapen-sistemak
Klimatizazioa
NORK LAGUN DIEZAZUKE?
Errazena da arkitekto batekin harremanetan jartzea, aholkuak eman diezazkizun eta zure etxebizitza birgaitzeko behar duzun informazioa eta laguntza eskain diezazkizun.
Eraikin bat nola diseinatzen eta eraikitzen den inork baino hobeto dakienez, arkitektoak hobetu ditzakezun alderdien eta diruz lagundu daitezkeen alderdien diagnostiko xehatua egiten lagunduko dizu.
Gainera, eskura dituzun laguntza publikoen berri emango dizu, baita horiek nola eskuratu eta haiei esker lor ditzakezun kenkarien berri ere.
Aholkularitza jasotzeko modurik onena zure hiriko Arkitektoen Elkargoko Birgaitze Aholkularitzako Bulegoaren bidez egitea da. Bertan, dauden laguntzen eta prozeduren berri emango dizute.
Zure konfiantzazko arkitektoa birgaitze-prozesu osoan inplikatuko da,
eta lehenengo minututik lagunduko dizu.
Ahaztu buruhausteak. Profesional bakar batekin eraberritze osoa kudeatuko duzu.