CSCAE – LA MEJOR VERSIÓN

BERTSIORIK ONENA

Etxebizitza gure bizitzako espazio garrantzitsuenetako bat da, eta funtsezko pieza bat gure ongizatean. Bertan pasatzen dugu denbora gehiena: bertan bizi gara, bertan elkartzen gara familiartekoekin eta lagunekin, eta, askotan, lan ere bertan egiten dugu.
Erosotasuna, bizigarritasuna, osasuna eta segurtasuna eskaintzen dizkigu, eta gure garapen pertsonal, sozial eta ekonomikorako agertoki egokia da. Horregatik, ahalik eta baldintza onenetan zainduz eta mantenduz, gehien axola zaiguna zaintzen ari gara.
Baina ba al zenekien etxebizitzen eta eraikinen % 80k baino gehiagok hobetu behar dituztela bertako energia-efizientzia eta irisgarritasun-, bizigarritasun-, osasun- eta erosotasun-baldintzak?
Orain, zure etxea edo erkidegoa birgaitzeko kostuen % 80 arteko laguntzak eta kenkariak jaso ditzakezu.
Ikasi hemen nola lortu!

ZURE ETXEAREN
BERTSIORIK ONENA

Zure etxebizitza osasungarriagoa eta erosoagoa izatea eta energia-kostu txikiagoak edukitzea nahi duzu?
Erraza da orain.
Hasi lanean eta eraberritu zure etxebizitza.

ZURE ERAIKINAREN
BERTSIORIK ONENA

Nekatuta zaude zure erkidegoan derrama ugari daudelako edo berokuntzaren prezioa garestia delako?
Ez itxaron gehiago.
Zure eraikina birgaitzen lagunduko dizugu.

ZER LAGUNTZA DAUDE?

Ba al dakizu zer laguntza dauden eraberritzeak egiteko?
Partikularrek eta bizilagun-erkidegoek etxebizitzak eta eraikinak birgaitzeko erabilgarri dauden laguntza publikoak balia ditzakezue. Gainera, laguntzek ez dute errentan tributatzen, eta obrak desgrabatu ditzakezu.
Aprobetxatu unea!
Lor ezazu zure espazioa jasangarriagoa eta efizienteagoa izatea, eta murriztu zure energia-gastuak!
Erraz jarriko dizugu!

NORK LAGUN DIEZAZUKE?​

Badakigu zure etxea eta zure eraikina oso garrantzitsuak direla zuretzat. Horregatik, ezinbestekoa da profesionalik onenekin lan egitea. Arkitekto batek zure etxebizitzaren premiak identifikatzen eta eraikinaren potentzial osoa ateratzen lagunduko dizu.
Jarduketa posibleak ebaluatuko ditu; esku-hartzeko programa indibidual eta eskuragarri batekin aholkatuko zaitu, baliabideak optimizatzeko eta hobekuntzak iraunkorrak izan daitezen; eta kudeaketa integralaz arduratuko da, eskura dituzun laguntza eta zerga-arintze guztiak balia ditzazun.
Aurkitu zure konfiantzazko profesionala Arkitektoen Elkargoetako Birgaitze Aholkularitzako Bulegoen (OAR gaztelaniazko sigletan) bidez.
Bilatu hurbilena mapan!
OAR Sareak dauden informazio eta prozedura guztiak bideratzen ditu.