Denbora daramazu zure etxebizitza edo eraikina eraberritzeko unea atzeratzen? Gaur egun eskuragarri dauden laguntzak eta kenkariak baliatu nahi dituzu?
Unea iritsi da. Hasi orain.
Birgaitzen baduzu, zure etxebizitzak edo eraikinak eskaintzen dizun bizi-kalitatea hobetuko duzu.
Ez da inoiz egon hainbeste laguntza publiko, eta fiskalitatearen baldintzak ez dira inoiz hain onak izan.
Behean, zure etxebizitza eta eraikina birgaitzeko jaso ditzakezun dirulaguntzen eta laguntzen berri emango dizugu.
DIRULAGUNTZAK
Dirulaguntzak daude zure etxebizitzan eta eraikinean obrak egiteko.
Energia-efizientziaren hobekuntza minimoa betetzen baduzu, obretarako laguntzak izan ditzakezu:
Laguntzak dituzu era guztietako obrak egiteko, baldin eta zure energia-kontsumoa (Energia Efizientziaren Ziurtagiriaren bidez neurtuta) % 30 murriztea lortzen baduzu: egituraren konponketa, isolamendua, igogailuaren instalazioa, hezetasunak…
Laguntzek ez dituzte obren kostuak bakarrik estaltzen: txostenen, proiektuaren, laguntzen kudeaketaren eta BEZaren (desgrabatu ezin baduzu) kostuak ere estaltzen dituzte.
Ikusi zein diren gaur egungo laguntza erabilgarri guztiak Egin klik hemen
ONURA FISKALAK
Etxebizitzetako eta eraikinetako eraberritzeetan…
… Ez duzu errenta-aitorpenean tributatu behar jasotako laguntzengatik.
… Energia-birgaitzean inbertitutako kopuruengatiko kenkarirako eskubidea duzu errenta-aitorpenean (PFEZ).
… Tasa murriztua berrikuntza- eta konponketa-lan guztiei aplikatzen zaie.
… Pizgarri guztiak alokairuko etxebizitzetan ere aplika daitezke.
Bizilagun-erkidegoetan,
maizter bakoitzak eraberritzearen
kostuaren zati bat desgraba dezake,
erkidegoko bere partaidetza-kuotaren arabera.
Eraikinak edo etxebizitzak
birgaitzeko obrek
BEZaren % 10ean tributatzen dute.
Next Generation funtsetatik datozen etxebizitzak birgaitzeko laguntza publikoak errentaren aitorpenean tributatzetik salbuetsita daude.
Gainera, diruz laguntzen ez diren gastuen zatia kendu ahal izango duzu.
Zure ordainketen % 20ko kenkaria (gehienez 1.000 €) obrekin zure etxebizitza berotzeko eta hozteko eskaria edo premia gutxienez % 7 gutxienez murrizten baduzu (isolatzen baduzu, adibidez).
ZURE ORDAINKETEN % 40KO KENKARIA
(gehienez 3.000 €) obrekin zure etxebizitzaren energia-kontsumoa gutxienez % 30 murrizten baduzu edo Energia Efizientziaren Ziurtagiriko A edo B klaserako hobekuntza egiten baduzu.
ZURE ORDAINKETEN % 60KO KENKARIA
(gehienez 9.000 €) obrekin zure eraikinaren energia-kontsumoa gutxienez % 30 murrizten baduzu edo A edo B klaserako hobekuntza egiten baduzu.
Energia-hobekuntzak justifikatzeko, arkitekto batek Energia Efizientziaren Ziurtagiria idatzi beharko du.
EGIN BEHARREKO URRATSAK
Lehenik eta behin, bilatu arkitekto bat zure bizitegiaren energia-efizientzia, bizigarritasuna, irisgarritasuna eta kontserbazioa hobetzeko prozesu osoan zehar laguntzeko.
Zergatik? Egin beharreko urratsen berri emango dizulako. Eta, zure osasunerako eta ekonomiarako erabakirik onenak hartzen laguntzeaz gain, obra osoan eta laguntza-eskaeran zehar lagunduko dizu, prozesua erraztuz.
Non aurkituko dut arkitekto bat? Jarri harremanetan hurbilen duzun Arkitektoen Elkargoko Birgaitze Aholkularitzako Bulegoarekin. .
EZ AHAZTU…
Laguntzak lortzeko, zure etxebizitzaren edo eraikinaren energia-efizientzia hobetu behar duzu beti. Zure arkitektoak laguntzak eskatu ahal izateko beharrezkoak diren obren inguruko aholkuak emango dizkizue.
Energia- efizientziaren hobekuntza zenbat eta handiagoa izan, orduan eta handiagoa izango da laguntza.
Energia -hobekuntzak justifikatzeko, arkitekto batek Energia Efizientziaren Ziurtagiria idatziko du.
Laguntza publikoak eta kenkariak eskuratu ahal izateko, ordainketak kreditu/zordunketa txartelarekin, banku-transferentzia bidez, txeke izendunarekin edo kreditu-erakundeetako kontuetan sartuta egin behar dituzu.
Energia-efizientziako obretako gastuak PFEZean kendu ahal izateko, energia-efizientziaren ziurtagiriak erregistratuta eduki behar dituzu obrak egin aurretik eta ondoren.
Kontratatu duzun arkitektoak sortzen zaizkizun zalantza guztiak ebatziko dizkizu.