Etxebizitza gure bizitzako espazio garrantzitsuenetako bat da, eta funtsezko pieza bat gure ongizatean. Bertan pasatzen dugu denbora gehiena: bertan bizi gara, bertan elkartzen gara familiartekoekin eta lagunekin, eta, askotan, lan ere bertan egiten dugu.
Erosotasuna, bizigarritasuna, osasuna eta segurtasuna eskaintzen dizkigu, eta gure garapen pertsonal, sozial eta ekonomikorako agertoki egokia da. Horregatik, ahalik eta baldintza onenetan zainduz eta mantenduz, gehien axola zaiguna zaintzen ari gara.